Logotipo Begoñako Andra Mari
Enlace facebook de Begoñako Andra Mari Enlace twitter de Begoñako Andra Mari Enlace instagram de Begoñako Andra Mari Enlace flickr de Begoñako Andra Mari Enlace vimeo de Begoñako Andra Mari

BOKAZIO ASTEA / SEMANA VOCACIONAL

6/11/2017

ARKATZAREN PARABOLA

Umea aitonari begira zegoen, gutun bat nola idazten zuen. Eta halako batean galdera bat egin zion:

– Aitona, bioi gertatu zaigun zerbait idazten ari zara? Nitaz da istorio hori, akaso?

Aitonak idazteari utzi, ilobari irribarre egin eta zera esan zion:  

– Zutaz idazten ari naiz, bai, egia da, baina hitzak baino garrantzitsuagoa da erabiltzen ari naizen arkatz hau.  Atsegin izango nuke zu, hazten zarenean, arkatz hau bezalakoa izatea.

Mutikoak harrituta begiratu zion arkatzari, baina ez zion aparteko gauzarik ikusi.

– Zer dohain berezi du arkatz horrek?  

Aitonak erantzun: Hara, gauzei begiratzeko moduan dago gakoa. Arkatzak bost ezaugarri/dohain ditu, zuri on egingo dizutenak; ezaugarri horiek badituzu, beti munduarekin bakean bizi izango zara.  

1.- Gauza handiak egin ditzakezu, baina ez inoiz ahaztu badela zure urratsak gidatzen dituen eskua. Esku honi guk Jainkoa esaten diogu, eta Berak beti bere borondatearen arabera eramango zaitu.

2.- Noizean behin idazteari utzi behar diozu eta zorrozkailua erabili behar duzu. Orduan, arkatzak pixka bat sufritzen du, baina gero zorrotzago egongo da. Beraz, min edo nahigabe batzuk jasan beharko dituzu, horiek pertsona hobea egingo baitzaituzte.

3.- Arkatzak beti du lagun borragoma, gaizki dagoena ezabatzeko edo borratzeko. Badaki okerrak zuzentzea ez dela gauza txarra, justiziaren bideari jarraitzeko garrantzitsua baizik.

4.- Arkatzaren alde garrantzitsuenak ez dira zura edo kanpoko itxura; barruan dagoen grafitoa da gauzarik garrantzitsuena. Hortaz, zaindu ezazu zure barrenean gertatzen den oro.

5.- Arkatzak beti uzten du marka. Modu berean, jakin behar duzu bizi artean egiten duzun guztiak trazuak eta arrastoa utziko dituela, beraz, saia zaitez ekintza guztiez kontziente izaten, egiten duzunaren jakitun egoten.



PARÁBOLA DEL LÁPIZ

El nieto preguntó a su abuelo:

– ¿Abuelo, estás escribiendo una historia que nos pasa a los dos? ¿Es, por casualidad, una historia sobre mí?

El abuelo dejó de escribir, sonrió y le dijo al nieto:

– Estoy escribiendo sobre ti, es cierto. Sin embargo, más importante que las palabras, es el lápiz que estoy usando. Me gustaría que tú fueses como él cuando crezcas.

El nieto miró el lápiz intrigado, y no vio nada de especial en él, y preguntó:

– ¿Qué tiene de particular ese lápiz?

El abuelo le respondió:

– Todo depende del modo en que mires las cosas. Hay en él cinco cualidades que, si consigues mantenerlas, harán siempre de ti una persona en paz con el mundo.

Primera cualidad: Puedes hacer grandes cosas, pero no olvides nunca que existe una mano que guía tus pasos. Esta mano la llamamos Dios, y siempre te conducirá en dirección a su voluntad.

Segunda cualidad: De vez en cuando necesitas dejar lo que estás escribiendo y usar el sacapuntas. Eso hace que el lápiz sufra un poco, pero al final, estará más afilado. Por lo tanto, debes ser capaz de soportar algunos dolores, porque te harán mejor persona.

Tercera cualidad: El lápiz siempre permite que usemos una goma para borrar aquello que está mal. Entiende que corregir algo que hemos hecho no es necesariamente algo malo, sino algo importante para mantenernos en el camino de la justicia.

Cuarta cualidad: Lo que realmente importa en el lápiz no es la madera ni su forma exterior, sino el grafito que hay dentro. Por lo tanto, cuida siempre de lo que sucede en tu interior.

Quinta cualidad: El lápiz siempre deja una marca.  De la misma manera, has de saber que todo lo que hagas en la vida, dejará trazos. Por eso intenta ser consciente de cada acción.

PARTEKATU / Compártelo
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone


   
IGO / Subir