BEREZKO IZAERA

BEREZKO IZAERA – CARÁCTER PROPIO

La Salle ikastetxeek La Salleko Joan Bautistarengandik jasotzen dute izena, bera izan baitzen XVII. mendearen amaieran beste zenbait maisurekin haur behartsuentzako eskolak mantentzeko elkartu zena. Beraiekin sortu zuen Kristau Eskoletako Anaien Institutua.

Joan Bautista eta maisu hauek elkarren artean bizi eta gogoeta egines izpiritu beraren jabe egin ziren, beren heziketa lana zentzuz betetzen zuena. Gero, maisu haiek anaiak egin ziren, Jaunari elkarte batean sagaratutako pertsonak, eta hitz eman zuten elkarrekin eta asoziatuta biziko zirela behartsuen hezkuntza zerbitzurako…

“Anaia” hitza ez da gelditu erlijioso batzuen definizio gisa soilik: Salletar hezkuntza-ingurugiro guztiaren ikurra ere bada.

Heziketa, lehen eta gaur, taldeko lana da, eskola elkarteko kide guztiak amankomuneko helburu baten inguruan biltzen dituena. Salletar eskolek, bestalde, ez dute lan egiten modu bakartuan. Aitzitik, gero eta lotuagoak daude, La Salleko beste ikastetxeekin eta beraien giza-, kultur-, ekonomi- eta eliz-inguruneekin elkarganatuta lan egitera.

Gaur, hiru mende geroago, Anaiek, hezitzaile sekularrek, apaizek eta beste zenbait pertsonek La Salleren obrarekin bat egiten dute maila eta modu ezberdinetan, salletar hezkuntza-misioan jarduteko.


Los Centros La Salle reciben su nombre de San Juan Bautista de La Salle, quien, a finales del siglo XVII, se asoció con unos maestros para mantener escuelas dedicadas a los niños pobres. Con ellos fundó el Instituto de los Hermanos de las Escuelas Cristianas.

Juan Bautista y estos maestros, viviendo y reflexionando juntos, llegaron a compartirun mismo espíritu que llenaba de sentido su tarea educadora. Aquellos maestros se convirtieron en Hermanos, personas que se consagran a Dios en comunidad y se comprometen a vivir juntos y por asociación al servicio educativo de los pobres.

La palabra “Hermano” no es sólo un término que se aplica a unos religiosos, sino que es el concepto que mejor define el ambiente educativo de La Salle.

La educación, hoy como ayer, es una tarea colectiva, ya que todos los miembros de la comunidad escolar se reúnen en torno a un objetivo común. Cada escuela lasaliana, por otro lado, no trabaja de manera aislada, sino que está llamada a mantener una relación estrecha con los demás Centros La Salle y con el entorno social, cultural, económico y eclesial.

Hoy, después de más de tres siglos, Hermanos de las Escuelas Cristianas, educadores seglares, sacerdotes y otras personas, se unen a la obra de La Salle, en grados y modos diversos, para colaborar en la misión educativa lasaliana.